2009-12-04

GIRO EDERRA ETA SAIO BIKAINAK, ZORIONAK GUZTIOI

Joan da Txalaparta eskolaren 20. urteurren eguna, saioen kalitatea eta festa mundiala izan zen eta eguraldia guztiz alde izan ez bazen ere, urteurrenak utzitako zaporea eta beroa puxka baterako geratuko dire gurekin.

Arratsaldeko bostak aldera hasi zen ospakizuna, Iparralde eta Nafarroatik etorritako lagunak aurretik egon baziren ere euren txalapartaren egurrak astintzen.

Argazki esposaketa, saio libreak eta urteurrenaren bideo oroigarria izan ziren giroa berotzen joan zirenak txalaparta eskola ezberdinen saioei bide eman arte, Ortuella eta Gallartako taldeak, Uribe Kostako Uktest, Leioako txalapartariak, Txapuparta eskola eta Sestaoko eskola bera izan genituen Kasko plazako oholtza gainean haize eta euriari aurre egiten zion publikoari zeukaten onena eskaintzen.

Haize eta euriaz ari garen honetan ezin ahaztu ditzazkegu Jotzen perkusioak-eko Iker bere dendatxoarekin eta Mendieta elkarteko sukaldari eta zerbitzariek euren pintxoekin elementuen kontra egindako borroka bizia, milesker eta biba zuek.

Kaskoko saioak bukatu bezain pronto hasi zen eguneko saio nagusia, bertan kalejiran, eta hankapalo eta musikariez lagundurik Sestaoko kale eta tabernetatik joan ginen Euskal Herriko herrialde ezberdinetatik zetozen taldeen saioak gozatzera, azkenik eta "postre" bezala Sestaoko Txalaparta Eskola eta DJ- Rumaniak-en ttakun eta beat-arekin bukatzeko.