Taldeak weborria egiten ari da egunotan. Gutxi barru denon zerbitzura egongo da. Herraminta berri honekin taldeko jarraitzaileek zein txalaparta zaleek orokorrean espazio berri bat izango dute Sestaoko Txalaparta Eskola hurbilagotik eta era erakargarri eta erosoagoan jarraitzeko. Era berean ateak irekiko dizkigu mundura...
Helbidea ondorengoa da: www.sestaotxalaparta.com
2010-02-18
2010-02-17
20. URTEURRENEKO BIDEOAK
20. urteurrenaren festan parte harturiko talde desberdinen joaldiak youtube-n dauzkazue ikusteko. Honako hauek dira horietako batzuk:
20. URTEURRENEKO ARGAZKIAK
20. urteurreneko argazkiak ikusgai dituzue ondorengo link honetan:www.flickr.com/photos/sestaokotxalapartaeskola
2009-12-04
GIRO EDERRA ETA SAIO BIKAINAK, ZORIONAK GUZTIOI
Joan da Txalaparta eskolaren 20. urteurren eguna, saioen kalitatea eta festa mundiala izan zen eta eguraldia guztiz alde izan ez bazen ere, urteurrenak utzitako zaporea eta beroa puxka baterako geratuko dire gurekin.
Arratsaldeko bostak aldera hasi zen ospakizuna, Iparralde eta Nafarroatik etorritako lagunak aurretik egon baziren ere euren txalapartaren egurrak astintzen.
Argazki esposaketa, saio libreak eta urteurrenaren bideo oroigarria izan ziren giroa berotzen joan zirenak txalaparta eskola ezberdinen saioei bide eman arte, Ortuella eta Gallartako taldeak, Uribe Kostako Uktest, Leioako txalapartariak, Txapuparta eskola eta Sestaoko eskola bera izan genituen Kasko plazako oholtza gainean haize eta euriari aurre egiten zion publikoari zeukaten onena eskaintzen.
Haize eta euriaz ari garen honetan ezin ahaztu ditzazkegu Jotzen perkusioak-eko Iker bere dendatxoarekin eta Mendieta elkarteko sukaldari eta zerbitzariek euren pintxoekin elementuen kontra egindako borroka bizia, milesker eta biba zuek.
Kaskoko saioak bukatu bezain pronto hasi zen eguneko saio nagusia, bertan kalejiran, eta hankapalo eta musikariez lagundurik Sestaoko kale eta tabernetatik joan ginen Euskal Herriko herrialde ezberdinetatik zetozen taldeen saioak gozatzera, azkenik eta "postre" bezala Sestaoko Txalaparta Eskola eta DJ- Rumaniak-en ttakun eta beat-arekin bukatzeko.

2009-11-13
SESTAOKO TXALAPARTA ESKOLA IRRATIAN
Aurreko astean elkarrizketa izan genuen Pititako Informatzen kolektiboaren eskutik. Saioa Tas-Tas eta Irola bezalako irratietan izan zen entzungai aurreko asteartean eta uhinak astinduko ditu datorren ostiral honetan ere gaueko 21:00etan.
Bertan gure eskolaren nondik norakoei buruz, txalapartari eta gure urteurrenari buruz ibili ziren hizketan gure eskolako Eneko eta Mamarigako txalaparta ikasle den Natiren partehartzearekin.
Momentuan entzun ahal izan ez zenutenok edo datorren ostiralean zuzenean entzun ahal izango ez duzuenok hemen daukazue entzungai.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)